Nelson Mandela omenduko dute ostegun honetan Zarautzen

Zarauzko Hitza 2013ko abenduaren 17a

Nelson Mandela justiziaren eta berdintasunaren aldeko politikari ezagunenetakoa izan da Ekitaldia 20:30ean izango da eta filma 21:00etan, Modelo Zineman. Mandelaren bizitzari errepasoa egingo dute, Baba Handiak bere omenezko abesti batzuk kantatuko ditu eta bukatzeko Atrapa el Fuego filma botako dute, Hego Afrikako Apartheid-aren urte latzenetako gertaeren berri ematen duena. Ibrahima Seck eta Baba Gueye zarauztar-senegaldarren ekimenez Nelson Mandelari omenaldi bat egingo zaio Zarauzko Udalaren laguntzarekin. Udalari azaldu diotenez, afrikarrak izanda Mandelari omenaldi bat egiteko beharra sentitzen zuten. "Adiskidetasuna eta gizarte oreka mantentzearen aldeko ideologiak batzen gaitu, eta gauza bera sentitu beharko luke askatasuna eta giza eskubideak defendatzen dituen edonork". Informazio gehiago, Zarauzko Udalaren Migrazio eta Aniztasun gaietarako blogean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide