30 urteren ondoren, Orioko lantegia itxi egingo du
Gureak erakundeak. Bertako ia 100 langileek ez dute urrunera alde egingo, ordea. Zarautzen jarraituko dute lanean. Aste honetan Orion egingo dute lan, eta Gabon jaiak igarotakan, urtarrilaren 7an hasiko dira Zarautzen lanean. Erakundeko ordezkariek azaldu dutenez, Orioko lantegia "zaharkituta" gelditu delako egingo dute aldaketa.