11:00etatik zabalik dago Abenduko Azoka Berezia, Zarauzko Alde Zaharrean. Arropa, askotariko jakiak, gune gastronomikoak...Denetarik eskainiko dute Murkileko kideek eta kanpotik etorritako zenbait merkatarik igandera bitartean. Horrez gain, tailerrak eta bestelako jardunaldiak ere izango dira egunotan. Hona hemen egitaraua: EGITARAUA Abenduak 6, ostirala Goizean zehar. Zarautz Abesbatzak txorizoa eta txakolina eskainiko ditu. Egunean zehar. - Merkatu plazaren sarreran. Futbol taldeak pintxoak eta edaria eskaniko ditu. - Kale Nagusian. Taloak eskainiko dituzte eskubaloi taldeko kideek. - Lege Zaharren Enparantzan. Pintxo pote berezia eskainiko du Zurekin elkarteak. -Musika Plazan. Zarauzko Arraun Elkarteak pintxoak eta edaria eskainiko ditu. Arratsaldean zehar. Zarautz Abesbatzak txokolate beroa eskainiko du. 18:00. Apaxi ipuin kontalaria. 19:00. Zarautz Abesbatzaren emanaldia. Abenduak 7, larunbata 12:30. Kale Nagusian. Haurrentzako tailerrak Sorginmuño begirale taldearen eskutik. Goizean zehar. Zarautz Abesbatzak txorizoa eta txakolina eskainiko ditu. Egunean zehar. - Taloak eskainiko ditu eskubaloi taldeak. - Lege Zaharren Enparantzan. Pintxo pote berezia eskainiko du Zurekin elkarteak. -Musika Plazan. Zarauzko Arraun Elkarteak pintxoak eta edariak eskainiko ditu. 17:00. Lege Zaharren Enparantzan. Merkatariak kale antzerkia. 18:00. Musika Plazan. Dantzaldia Bide Batez taldearekin. Arratsaldean zehar. Zarautz Abesbatzak txokolate beroa eskainiko du. Abenduak 8, igandea 12:00. Kale Nagusian. Haurrentzako puxika-toles tailerra. 12:00. Alde Zaharrean. Nahiko larri trikitilari taldea. Goizean zehar. - Zarautz Abesbatzak txorizoa eta txakolina eskainiko ditu. - Taloak eskainiko ditu eskubaloi taldeak. - Lege Zaharren Enparantzan. Pintxo pote berezia eskainiko du Zurekin elkarteak. -Musika Plazan. Zarautz Arraun Elkarteak pintxoak eta edaria eskainiko ditu.