Zarauztik Oriora ibilaldia antolatu du Iñurritza elkarteak azaroaren 14rako

Urola Kostako Hitza 2013ko urriaren 30a

Iñurritza erretiratu eta pentsiodunen elkarteak Udazkeneko koloreak izenpean ibilaldi berezia antolatu du azaroaren 14rako. Parte-hartzaileak Zarauztik Laurgain auzora joango dira eta ondoren Oriora. Laurgainen bertan egingo dute hamaiketakoa, elkarteak eskainita. Goizeko 09:00etan abiatuko dira elkartetik eta ibilbideak hiru ordu inguru iraungo du. 14:00ak aldera bazkaria egingo dute, berriz, Iñurritzan. Hamar euro kostako du guztira. Interesa dutenek azaroaren 4tik 7ra eman dezakete izena elkartean, 17:00etatik 19:00etara. Ordainketa izena ematerakoan egin beharko da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide