Arrakastatsua ari da izaten aurtengo
Mobi Bike Eguna. Triatloi txikian ume askok hartu dute parte, eta ia ordubeteko atzerapenarekin egin dute bizikleta buelta jendetsua. Herritarrek eta hainbat jende ezagunek hartzen du parte urtero. Porrotx, Arritxu Iribar, Haimar Zubeldia eta beste hainbat elkartu dira Aspanogiren aldeko egitasmoan.