Zarautz eta Aia inguruko baso-burdingintza eta baso-untzigintzari buruzko ibilaldi gidatua izango da
Urriaren 25ean, ostirala,
Egurrezko erraldoiak; bioaniztasun kimuak ibilaldia izango da 10:00etatik 13:00etara Iturrarango Parketxetik abiatuta. Zarautz eta Aia inguruko baso-burdingintza eta baso-untzigintzari buruzko ibilaldi gidatua izango da; Iturrarango haritzmotzak eta Bizkaiko pago-motzak ikusiko dituzte bertan parte hartzen dutenek eta ondoren bideo emanaldia izango da. EHU-ko irakasle eta Euskal Herriko basogintzaren historian aditu Alvaro Ruano Aragonek gidatuko du ibilaldia.