Joan den denboraldia bukatzean erretiratu zinen. Ez da oso ohikoa kirolari bat adin horrekin erretiratzea. Zein izan da arrazoia? Beste lan bat egiten hasi nahi nuen, nahiz eta eskubaloia nire ogibidea zen...
Zer dela-eta erabaki duzu momentu honetan aldatzea? Ez da erabaki erraza izan. Eskubaloiari bakarrik dedikazio guztia bideratzea zaila da, emakumeon eskubaloiaren egoera ez delako inoiz ona izan. Diru gutxi dago kirol honetan. Bederatzi urte pasatu ditut Bera Beran, eta beste zerbait probatzeko garaia zela iruditu zitzaidan. Egin nituen ikasketekin lotuta dagoen zerbait egin nahi nuen. Hori izan da arrazoi nagusia. Azken batean, urteak aurrera joaten dira, eta urte batzuk barru, agian, berandu izan daiteke lanean hasteko. Orain zaila bada lana lortzea, hemendik bi urtera are zailagoa izan daiteke. Kontuan hartu nuen hori.
Jarraitu irakurtzen Gipuzkoako Hitza-n.