Suaker jardunaldiak antolatu dituzte larunbaterako, Zarauzko Gaztelekuan

Urola Kostako Hitza 2013ko urriaren 9a

Suaker Estrategia eta Rol Jokoen Elkarteak laugarren jardunaldi ludikoak antolatu ditu, larunbaterako. Mahai jokoen jarraitzaileek elkartzeko, jokoei buruz hitz egiteko eta iritziak partekatzeko eta beraien zaletasuna garatzeko aukera izango dute bertan. Bertan, rol jokoen txapelketak egiteaz gain, estrategia jokoenak, karta jokoenak eta bideo-jokoenak ere egingo dituzte. 10:00etatik 21:00etara izango dira, Gaztelekuan. Honako hemen egitaraua: 10:00 Jardunaldien hasiera 10:00 Ludotekaren irekiera 10:00 Bideo-jokoen gunearen irekiera 10:30 'Mundodisco' mahai jokoaren partida 10:30 'Si señor Oscuro' mahai jokoaren partida 10:30 'Dominion' mahai jokoaren partida 10:30 Magik jokoaren Draft txapelketa ('Theros') 12:00 Marrazketa bizkor lehiaketa 13:00 Kantu lehiaketa 16:30 'Pathfinder' rol jokoaren partida 16:30 'Fate' rol jokoaren partida 16:30 Rol jokoetara sarrera partida 16:30 'Infinity' jokoaren erakustaldia 16:30 'Colonos de Catán' jokoaren txapelketa 18:00 Margo tailerra (bereziki gaztetxoei zuzendua) 18:00 'ULTIMATE FIGHTING CONTEST' bideo-joko txapelketa 20:30 Itxiera Zeremonia 21:00 Anaitasun afaria

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide