Dantzaldi Ibiltariak zaleak bilduko ditu Zarautzen

Zarauzko Hitza 2013ko urriaren 2a

Euskal dantza ikasleak dantzan ikasten (Argazkia: Aiko taldea) Aiko Taldeak Dantzaldi Ibiltaria ekimena antolatu du Zarautzen, herritarrek euskal dantza tradizionala ikasiz gozatzeko helburuarekin. Topaketa euskal dantza atsegin dutenen bilgune bihur dadin nahi dute, eta asteazkenero Ebro Etxean elkartuko dira dantza egitea atsegin dutenak. 18:00etatik 19:30era hasi berriei zuzendutako eskolak emango dituzte eta 19:30etik 21:00etan aurretik ezagutza dutenak arituko dira dantzan. Ekimena Zarautzen berria denez urrian zehar ikastaroetan doan parte hartzeko aukera izango dute herritarrek; antolatzaileek jakinarazi dutenez, «inongo konpromisorik gabe, matrikula egin ala ez norberaren esku geratuko da». Dantza ikastaroez gain, Dantza Asteburuak ere antolatuko ditu Aiko taldeak hiru hilebetetik behin. Ikastaro, hitzaldi edota tailer espezializatuak egingo dituzte egitasmoaren baitan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide