Fiare bankukoak zarauztarrekin bilduko dira gaur, asteartea

Zarauzko Hitza 2013ko irailaren 16a

Udako etenaldiaren ostean, astearte honetan bilduko dira Fiare banku etikoko kideak Madoz kaleko lokalean, herritarrei informazioa banatzeko asmoz. Bertara gerturatzen den orori banku etikoaren inguruko informazioa eman eta ekarpenak egiteko bidea erraztuko diete, 18:00- 20:00 bitartean. Bertaratu ezin dutenek, berriz, zarautz@proyectofiare.com helbidera idatzi edota 634-421977 telefono zenbakira deidezakete.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide