Santaklarak ere iritsi dira Zarautzera

Amaia Ventas Aldabaldetreku 2013ko abuztuaren 9a

Santaklarak 2012 (Argazkia: Abar Aranburu) Udako festa egitaraua zabala da, eta oraindik santu ugariren eta auzo askotako jaiak ospatzeko aukera dago. Zerrendan hurrengoa Zarauzko Santa Klara, Azken Portu eta Aritzbataldeko jaiak dira. Pasa den asteburuan mus txapelketa eta bertso saioa izan baziren ere, gaur ekingo diote auzo horietako festa handiari.  Dena prest dute dagoeneko; kaleak banderatxoekin koloreztatu dituzte, eta jaietarako propio egindako elastikoak daramatza jendeak soinean. Festen aitzakian margotzen duten horma irudia ere egina dago. Festan murgiltzea besterik ez dago, beraz. Ildo horretatik, ez da ezer faltako astelehenera bitartean; askotariko txapelketak, bertso saioak, kontzertuak, apar festa, triduoa, poteoa, herri kirol erakustaldia, auzo bazkaria... Denetarik izango da, Azken Portuko Komisiyuak galdu ezin diren ekitaldiak antolatu baititu, ohi bezala. Triduoa egingo dute gaur, eta bihar, berriz, Gazteen Eguna ospatuko dute. 16:00etan botako dute suziria, eta hortik aurrera Azken Portuko Auzo Krosa, Joxe Mari Artetxeren omenezko XXIII. Txirrindularitza Kriteriuma eta Grises eta Lin Ton Taun taldeen kontzertuak izango dira, besteak beste. Etzi izango da egun handia, eta haur, gazte zein edadetuentzat ekitaldiak izango dira. Giro ederra izango da egunean zehar, eta gauera arte jarraituko du. Hain zuzen, Azken Portu Western Txeroki festa egingo dute, eta bertaratzen direnak indioz eta bakeroz jantzita joateko eskatu dute Komisiyotik. Astelehenean, azken egunean, ajea pasatzeko marmitako, patata tortilla eta postre lehiaketak, bazkaria, toka txapelketa eta bertso saioa izango dira Andoni Egaña, Julio Soto, Sustrai Colina, Maialen Lujanbio eta Ainhoa Agirreazaldegiren eskutik. Egitaraua: Abuztuak 9, ostirala
  • 18:30. Triduoa Santa Klarako komentuko elizan.
Abuztuak 10, larunbata. Gazteen Eguna.
  • 10:00-14:00. Puzgarriak eta tailerrak haurrentzat, Plaza Gorrian.
  • 12:30. Zarautz Kantuan-ekoak Plaza Gorritik pasako dira, auzoa kantuz alaitzeko.
  • 16:00. Suziria, jaien hasiera iragartzeko. Xalbak botako du.
  • Ondoren. Buruhandiak txistularien laguntzarekin.
  • 16:30. Dantzaldia haur eta gurasoentzat. Erromeria.com, Joxe Mendizabalen eskutik.
  • 18:00. Azken Portuko Auzo Krossa. Bi mailatan lehiatuko dira: batetik 10 urte bitarteko haurrak, eta bestetik 11-14 urte artekoak. Parte-hartzaileei Arrivatiko izozkiak banatuko zaizkie.
  • 18:30. Triduoa Santa Klara komentuko elizan.
  • 19:00. Jalgi taldearen dantza erakustaldia Plaza Gorrian.
  • 19:30. Txokolatada.
  • 22:00. Joxe Mari Artetxeren omenezko XXIII. Txirrindularitza Kriteriuma. Hainbat mailatan lehiatuko dira: mutilak, kadeteak eta jubenilak eta neskak, kadeteak, jubenilak eta elitekoak.
  • 23:30. Grises eta Lin Ton Taun taldeen kontzertuak.
Abuztuak 11, igandea. Santa Klara Eguna
  • 09:00. Txistulariak eta suziriak.
  • 10:00. Buruhandiak.
  • 10:30. Marrazki lehiaketa auzoko haurrentzat. Bi maila izango dira: 10 urtera artekoa eta 11 eta 14 urte bitarteakoa. Parte-hartzaileei Kutixiko izozki bana emango zaie.
  • 11:00. Meza nagusia Santa Klara komentuko elizan.
  • 12:00. Auzoko erretiratuentzat hamabitakoa Urpekoak elkartean, elkarte horri esker.
  • 17:00. Umejolasak.
  • 18:30. Herri Kirol Jaialdia. Zarauzko harri jasotzaileen eskolako ikasleen erakustaldia eta Fausto Mugertzak bost metro altuko enborra ebakiko du.
  • Arratsaldean zehar. Epaimahaikideak auzoko tabernetan zehar ibiliko dira, Azken Portuko VII. Pintxo Lehiaketako irabazlea aurkitu nahian. Saria, bi pertsonarentzat bidaia, Barcelo Bidaiak-en eskutik.
  • 23:30. Pariak Bai eta Itaca Band taldeen kontzertuak.
  • 02:30. Apar festa, Elektropeñak alaituta.
Abuztuak 12, astelehena. Santa Klara bigarrena
  • 09:00. Txistulariak, trikitilariak eta suziriak.
 
  • 10:30. Patxi Iruretagoienaren omenezko II. Marmitako Lehiaketa hasiko dute, Plaza Gorrian.
  • 11:45. Patata Tortilla eta Postre Lehiaketa. Tortilla onenaren egileak bi lagunentzat afaria eskuratuko du Izeta erretegian, postre onena egiten duenak Telesforo jatetxean birentzat afaria. Bitartean epaimahai batek auzoko balkoi ederrena hautatuko du. Irabazleak Argoin Txiki sagardotegian birentzat afaria eskuratuko du.
  • 12:00. Joxe Aranbururen omenezko VII. Toka Txapelketa. Saria: Aranburu kristaldegiak emandako garaikurra. Haurrentzat Xakela Txapelketa ere izango da.
  • 13:00. Auzo poteoa, bazkaltzera joan aurretik.
  • Ondoren. Bazkaria.
  • Bazkalostean. Lehiaketak, sari banaketak eta omenaldiak.
  • Gero. Auzotik musika eta kalejira Zarauzko Musika Bandarekin.
  • Arratsaldean. Santa Klara kaleko txikana inauguratuko dute.
  • 19:30. Plaza Gorrian Eromeria taldearekin dantzaldia.
  • 22:00. Bertso saioa Andoni Egaña, Julio Soto, Sebastian Lizaso, Sustrai Colina, Maialen Lujanbio eta Ainhoa Agirreazaldegin eskutik.
  • Ondoren. Bide Bat Ez trikiti taldearekin erromeria goizeko ordu txikiak arte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide