Zarautzen su bolek argituko dute Ama Birjinaren gaua

Amaia Ventas Aldabaldetreku 2013ko abuztuaren 8a

Abuztuaren 8a, osteguna
  • 17:00-20:00. Desioak sutan Sahararentzat ekimenaren baitan, Sortaldea Kultura Eremuan, haurrentzako marrazki txokoa. Egindako marrazkiak Saharako errefuxiatuen kanpamenduetara bidaliko dira, uda Zarautzen igaroko duten haurrekin. Marrazki bakoitzeko su bola bat oparituko zaie haurren gurasoei.
Abuztuaren 14a, asteazkena
  • 12:00. Lege Zaharren enparantzan, suziriak Igandea txarangaren laguntzarekin.
  • 18:00.  Buruhandi eta erraldoiak trikitilarien laguntzarekin.
  • 20:00.  Santa Maria Real parrokian, Schola Cantorumek abestutako Salbea.
  • 20:00-21:30/23:00-01:00.  Musika Plazan, dantzaldia Drindots taldearen eskutik.
Abuztuaren 15a, osteguna. Ama Birjinaren Eguna
  • 11:00. Santa Maria La Real parrokian, Meza Nagusia Schola Cantorumek abestuta.
  • 11:00.  Estropadak: ZAE 4. Ikurriña.
  • 12:00. Buruhandi eta erraldoiak trikitilarien laguntzarekin.
  • 13:00. Musika Plazan, Lizarrako Dultzaineroen kontzertua.
  • 16:00. Desioak sutan, Sahararentzat ekimenari hasiera emango zaio, Sortaldea Kultura Eremuaren kanpoaldean. Hainbat ekitaldi izango da, Saharautzen eta Euskal Fondoaren laguntzarekin.
  • 20:00-21:30. Musika Plazan, dantzaldia Egan taldearen eskutik.
  • 21:30. Su bolak banatuko dira, su bolengatik aldatu daitezkeen txartelen truke.
  • 23:00. Desioak Sutan, Sahararentzat ekimena. Ehunka su bola botako dira zerura, Sahararentzat desioak eta ametsak gehituta.
  • Ondoren. Musika Plazan, dantzaldia Egan taldearen eskutik.
Abuztuaren 16a, ostirala. Ama Birjinaren bigarren eguna
  • 12:00. Buruhandi eta erraldoiak trikitilarien laguntzarekin.
  • 19:00. Buruhandi eta erraldoiak trikitilarien laguntzarekin.
  • 23:00. Munoan, Eñaut Elorrietaren kontzertua.
Zarauzko amabirjinetako irudi bat (Hitza) Aurten su festarik ez egitea erabaki du Zarauzko Udalak. Hala ere, zerua suz josiko Ama Birjinaren Egunean. Ikuskizunaz gain, elkartasuna bilduko duen ekitaldia antolatu baitute Zarauzko Udalak, Saharautz elkarteak eta Euskal Fondoak: Desioak sutan Sahararentzat. Zarauztarrek ere Sahara «bihotzean» dutela adierazi ahalko dute gau horretan, 2.000 «desio» baino gehiago aireratu eta 40 urte erbestean daramatzan herriak izarrak ikustean Euskal Herritik heldu zaien elkartasuna senti dezan. Zarauzko Udaleko Kultura Sailean, Turismo Bulegoan zein Sortaldea kultur eremuan eskuratu ahalko dira aurrez su bola horiek. Egunean bertan  ere izango da horiek erosteko aukera 21:30etik aurrera, Sortaldearen atarian. Irabaziak Saharautzentzat izango dira. 23:00etan itsas pasealekutik aireratuko dituzte suzko bolak, herri horretarako desio eta eskaerak gehituta. Aurrez, hainbat ekitaldi izango da Sortaldean, girotzen joateko. Gau hori argazkitan edota bideotan islatzen dutenek lehiaketa batean parte hartu ahalko dute, eta onenek sari mardulak jasoko dituzte. Beste elkartasun keinuak ere egingo dituzte zarauztarrek. Gaurko, esaterako, marrazki txokoa antolatu dute Sortaldean. Umeek egindako marrazkiak Saharako errefuxiatuen kanpamenduetara bideratuko dituzte, uda Zarautzen igaroko duten haurrekin batera. Parte-hartzaileen gurasoei marrazki bakoitzeko suzko bola bana oparituko diete.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide