Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
21 urteko gazte bat hil zen atzo Zarauzko hondartzan, itota. Arratsaldeko zortziak aldean izan zen ezbeharra.
Bainulari batek atera zuen uretatik, eta suspertzen saiatu zen. Ondoren sorosleak ahalegindu ziren horretan, baina ez zuten lortu. Ertzaintzak berretsi zuen gaztea hil egin zela. Auzitegiko medikuak gertatutakoa argitzekoak dira orain.