Irudietan: 2-0 irabazi dio Realak Eibarri Zarauzko Astin

Aiora Larrañaga Solabarrieta 2013ko abuztuaren 1a

Atzo arratsaldean Realak Eibar taldearen aurka denboraldi aurreko lagunareko partida jokatu zuen Zarauzko Asti futbol zelaian; Gipuzkoan jokatzen duten azken partida izan da, orain Ingalaterra aldera joango baitira denboraldia prestatzera. Beroa izan zen nagusi partidan zehar, itzaletan 40 gradutako tenperatura baitzegoen eta epaileak 25. minutuan partida geratu zuen jokalariek ura edan zezaten. Chory Castro eta Agirretxeren golek eman zioten garaipena Realari. Realeko arduradunek azaldu dutenez, "zaila izan zen partidan sartzea. Reala pixkanaka erritmoa hartzen joan da eta bi langa jarraian jo ostean aurre hartu du markagailuan atsedenaldia baino lehen Chory Castroren ezkerkada bati esker. Bigarren zatian Agirretxek partida erabakia utzi du lehia Sangalliren jaurtiketa barrura bultzatuz. Sentsazioak onak izan dira".  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide