Zarautzen astelehenean ateratako argazkietako bat (Argazkia: Mugitu Mugimendua)
Euskal Herrian barna txirrindulari martxa egiten ari da AHTren aurkako hainbat lagun. Hala, Usurbil aldetik Zarautzera iritsi ziren astelehenean, eta hainbat ekitaldi egin zuten bertan. Duela bi urte Toulousen (Okzitania, Frantzia) Nafarroako presidente Yolanda Barcinari merenge tarta bat aurpegira bota zioten AHTren aurkako taldeko kideek. Ekintza horregatik bederatzi urteko espetxe zigorra eskatu zuen fiskalak, eta hori gogoan izan zuten Zarautzen. Hala azaldu dute beraiek: «Surflariekin Tartalari-ekiko elkartasun ekintza bat burutu genuen. Surflariek tarta bana eta AHT Stop leloa zuen puxika erraldoi bat eraman zuten kostan zehar. Hondartzatik herriko kaleetara joan ginen, kalejira koloretsu batekin». Gaztetxean lo egin, eta atzo Donostiako Añorga auzorantz abiatu ziren.
(Argazkia: Mugitu Mugimendua)