Egoitzaren kanpoaldea
Zarauzko Eusko Alkartasunak egoitza berria du, Iturribide 20. zenbakian. Lokalaren obra dagoeneko amaitu badute ere,
abuztuaren 10ean inauguratuko dute. Besteak beste, EAko Pello Urizar, Iñaki Ostolaza eta Karlos Garaikoetxea izango dira egun horretan. Ekitaldi politikoa amaitu ostean, mokadutxoa eskainiko dute, eta ondoren Lagunak erretegian bazkalduko dute. Parte hartu nahi dutenek abuztuaren 5a bitartean eman beharko dute izena egungo elkartetxean (Bizkaia kalea, 23) edota 943-013654 telefonora deituta, 10:00ak eta 12:00ak, eta 18:00ak eta 19:00ak artean. Abuztuaren 1ean egoitza ezagutu ahalko da, 18:00etatik 20:00etara.