Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Itsasoa bare-bare izan zuten Getaria eta Zarautz arteko itsas zeharkaldia egin zuten igerilariek igandean. 1.800 lagun lehiatu ziren proban, eta Aitzol Arrillaga izan zen lehena Zarauzko hondartza zapaltzen, bidea 35 minutu eta 42 segundoan egin ostean. Lehen zarauztarra Jon Unanue izan zen; hamargarren postuan heldu zen, 00:37:55 denborarekin.