Txepelketa hasi aurretik motorrak berotzeko, hamaiketakoa egin dute Motxian Bertso Eskolako kideek. Modelo zinemaren atarian jarri dute mahaia, eta bertso eta bertso artean salda, sagardoa nahiz txorizo pintxoak dastatu dituzte, baita eskaini ere.
Elkarrekin bazkalduko dute Lagunak jatetxean, eta arratsaldean jokatuko dute Txepelketaren finala.