36 postu jarriko dituzte igandeko Zarauzko Artisau Egunean

Aiora Larrañaga Solabarrieta 2013ko uztailaren 12a

Orain urte batzuetako Artisau Eguneko irudi bat (Aritz Mutiozabal/Hitza) Artisau Eguna izango da igandea Zarautzen. Artezaleak Elkarteak Zarauzko Udaleko Kultura Sailaren laguntzarekin antolatu du, eta11:00etatik 21:00etara Lege Zaharen enparantzan 36 postu jarriko dituztela jakinarazi dute antolatzaileek. Euskal Herritik eta Espainiatik iritsitako artisauak bilduko dira topaketan. Aurtengo edizioan Zarauzko emakumezko artisauen parte hartzea nabarmena izango dela adierazi dute, Olaya Landa, Ane Franco, Alicia de Miguel, Kristina Zacci, Edurne Larrañaga, Aitziber Esnaola, Ainara Beristain eta Izaskun Zaratek postua jarriko baitute. Artisauak postuetan lanean ariko dira eta nahi duenari lan prozesua erakutsiko diete, helburua herritarrek artisau lanak estimatzeko produktuen atzean dagoen lana azaltzea baita.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide