Freskagarriak gida kaleratu du Zarauzko Liburutegiak

Zarauzko Hitza 2013ko uztailaren 9a

Dagoeneko kalean da  familia osoari zuzendutako irakurketa eta ikus-entzunezkoen gida: Freskagarriak 2013. Bertan haur, gazte eta helduentzako eskaintza bilduta dago. Azken hamabi hilabeteetan argitaratuak izan diren tituluen artean 100 lan aukeratu dira, 50 euskaraz eta 50 gaztelaniaz. Bertsio digitalean ere eskuragarri dago katalogoa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide