'Emakumea lo' koadroa. (Argazkia: Oaia Perurena)
Ikusgai daude Oaia Perurena artista nafarraren margolanak Zarauzko Torre Luzeako aretoan. Pasa den ostegunean zabaldu zuten
Kolorea eta marra erakusketa. Inauguraziora joan ezin izan zutenek abuztuaren 4ra bitartean bisita dezakete erakusketa. Egunero izango da zabalik erakustokia, arratsaldez, 18:30etik 20:30era. Zarauzko Udalak antolatutako ekimena da honakoa .