Txaparrotan Hondartzako 10. Eskubaloi Txapelketa abian da. Asteburuan txikienen txanda izan da, eta 800 haurrek baino gehiagok hartu dute parte 110 taldetan banatuta. Zarauzko hondartzako Desertu Txikian atondutako joko eremuetan aritu dira, eta giro ederra izan da nagusi. Datorren asteburuan helduek hartuko dute haurren lekukoa. Uztailaren 6an eta 7an jokatuko dute eskubaloi txapelketa. ZKEko eskubaloi atalak antolatzen du txapelketa, eta
parte-hartzaileen zerrenda eta beste hainbat konturik buruzko informazioa ikusgai dago Txaparrotan webgunean.