Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Goizaldera 18 urteko gazte bat atxilotu du Ertzaintzak Zarautzen, beste bati botila batekin ahoan jo eta hainbat hortz puskatu dizkiolakoan. Hala jakinarazi du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak. Hortzak apurtzeaz gain, hainbat zauri ere eragin zizkion ahoan, eta josi egin behar izan zizkiotela azaldu dute.
Segurtasun Sailaren arabera, 3:30ak aldera izan da erasoa. Udaltzaingoak eman dio abisua Ertzaintzari, eta ustezko erasotzaileak ihes egin duela jakinarazi. Ertzainak erasoaren lekura zihoazela, Nafarroa kalera, hiru lagun ikusi dituzte laugarren bat eusten, indarrez. Atzeman egin dute, erasotzailea delakoan. Zauriak eragitea leporatu diote.