Zarauztarrak, sariarekin
Gemma Urteaga beasaindarra da Euskal Herriko Eskolarteko XXV. Bertsolari Txapelketako irabazlea, eta Mikel Iturrioz urretxuarra sailkatu da bigarren. Asteburuan jokatu zuten txapelketa Orion, Karela kiroldegian. Eskualdera ere etorri zen saririk. Izan ere, goizean gaztetxoenak lehiatu ziren, taldeka, eta Zarauzko taldea nagusitu zen, Leitzako taldearen aurretik. Salbatore Mitxelena Ikastolako Ane Peñagarikano, Jon Makazaga, Libe Goeneaga eta Irati Tolosa laukotea aritu zen bertsotan zarauztarren izenean. 14 urtetik beherako bertsolarien lehia izan zen, eta bost talde aritu ziren oholtza gainean: Zarauzko eta Leitzako taldeez gain bizkaitarrek, arabarrek eta Kanbo-Xalbatorreko taldeak hartu zuten parte.
Taldeko argazkia