Iazko jaietako herri bazkariko irudi bat (Amaia Ventas/Hitza)
Iritsi da zarauztarrek egutegian gorriz margotuta duten data: sanpelaioak. Egun handiak asteartea eta asteazkena badira ere, ezin itxaron, eta bihar hasiko dira ospakizunekin. Iñurritza izango da festa gunea. Ohi bezala, bertako produktuen azoka egingo dute eta baita txakolin dastaketa ere, besteak beste. Igandera bitartean izango da zer ospatua herrian. Izan ere, egitarau zabala antolatu dute udalak eta beste zenbait eragilek, Gurekin Jai eta Iñurritza batzordeak, tartean.
Ekainak 22, larunbata
- 10:00. Iñurritzako zelaian bertako produktuen azoka.
- 11:30. Iñurritzako frontoian, haurrentzako marrazki txokoa, Juan Luis Mendizabal Mendi-rekin.
- 12:30. Iñurritzako zelaian, txakolin dastaketa.
- 17:00. Iñurritzako zelaian, Jalgi dantza taldearen aurkezpena.
- 19:00. Triki-bertso-poteoa Iñurritzako tabernetan, Iñurritza elkartearen paretik hasita. 21:30. Iñurritzan kantu afaria, Txapas-ek gidatuta.
Ekainak 23, igandea
- 12:00. Frontoi Txikin, Sebastian Aristiren oroimenezko XXVII. Pilota Jaialdia, ZKEk antolatuta. Euria egiten badu Zinema frontoian izango da.
- 20:30. Azken Portuko aparkalekuan San Joan Sua.
Ekainak 25, asteartea. San Pelaio bezpera
- 11:30. San Pelaio elizan, Udaberri abesbatzaren kontzertua, Iñurritza elkarteak antolatuta.
- 12:00. Suziriak eta txupinazoa, jaiei hasiera emateko. Udaletxeko balkoian Juan Luis Illarramendi alkateak Haurren Agerraldiko Danbor Nagusiari makila emango dio.
- Ondoren. Kalejira trikitilari, buruhandi eta erraldoiekin.
- 18:30. Haurren XXXV. Agerraldia, Haur Kultur Taldeak antolatuta. Irteera Azken Portu, Iñurritza, Vista Alegre eta Itxasmendi auzoetatik, Zarauzko Musika Bandak eta Mauxitxa, Gauerdi eta Pasai txarangek lagunduta
- 20:00. Lege Zaharren enparantzan, talde guztiak bildu, eta elkarrekin joko dute.
- 20:00. Munoan, txosnen irekiera. Transpelaioren igoera.
- 23:30. Txosnak itxi eta denok udaletxera.
- 23:30. Helduen Danborrada, Arkaitz Mendi, Kayua, Carballeira, Arrano, Cachi Bachi, Udaberri, Francisco Zurbaran, Urpekoak, Ongi Etorri eta Batzoki elkarteek antolatuta. Danborren zuzendariak: Santi Negueruela (Francisco Zurbaran), Carlos Etxarte (Urpekoak), eta Irune Urbieta (Batzokia). Barriken zuzendariak: Elias Azpiroz (Arkaitz Mendi) eta Raquel Azkue (Cachi Bachi). Geltoki parketik hasi eta Foruen kaletik barrena iritsiko dira Lege Zaharren enparantzara.
- 23:45. Lege Zaharren enparantzan, danborradako ordezkariek San Pelaio makila emango diote Santiago Negueruelari.
- 00:00. Lege Zaharren enparantzan banderaren igoera. Txupinazoa eta traka San Pelaioren ereserkia abesten duten artean.
- 00:00. Iñurritzako zelaian, bandera goratuko dute eta txupinazoa bota, sorpresa bat baino gehiagorekin.
- 00:00-03:00. Munoan, drogei buruzko informazio eta analisi zerbitzua, Prebentzio zerbitzuak eta Ai Laketek antolatuta.
- Ondoren. Helduen Danborradako konpainia guztiek elkarrekin joko dute.
- 00:15. Musika Plazan, dantzaldia Joselu Anaiekin.
- Aldi berean. Helduen Danborrada herriko kaleetan zehar ibiliko da, eta ondoren, konpainiak elkartuko dira Musika Plazan elkarrekin jotzeko. Kale Nagusitik Geltoki parkera joango dira gero.
- 01:00. Txosnetan, Skasti eta Pariak bai taldeen eskutik kontzertuak.
Ekainak 26, asteazkena. San Pelaio Eguna.
- 09:00. Diana trikitilari eta dultzaineroekin.
- Aldi berean. Iñurritza elkartetik hasita, txistulariekin goiz eresia.
- 11:00. Meza nagusia San Pelaio ermitan.
- Ondoren. Hamaiketako Iñurritza elkartean.
- 12:00. Buruhandi eta erraldoiak, dultzainero eta trikitilariekin.
- 12:30. Iñurritzako gazteek aurreskua dantzatuko dute, Iñurritzan.
- Aldi berean. Iñurritza jai batzordeak ardoa eta gazta eskainiko ditu bere lokalean, musutruk.
- 12:30. Merkatu plazan Zarauzko Musika Bandaren kontzertua, Iosu Isastik zuzenduta.
- 12:30. Txosnetan, paella lehiaketa Arraiok girotuta.
- 17:00. Musika plazan elkartuko dira koadrilak brusak soinean dituztela.
- Aldi berean. Baltsa karrera portutik Munoara.
- 17:30. Musika plazatik Iñurritzara kalejira, trikitilariekin, dultzaineroekin eta Igandea txarangarekin.
- 18:15-20:15. Iñurritzako zelaian erromeria, trikitilari, dultzainero eta Kupela taldearekin. Giroa alaitzeko, Zarauztarra Txirrindulari Kirol Elkarteak saiheski pintxoak eskainiko ditu.
- 18:30-21:00. Iñurritza Jai Batzordeak ardoa eta gazta eskainiko ditu bere lokalean, musu truk.
- 20:00. Lizarrako larraindantza herrikoia, dultzaineroekin.
- 20:30. Herritarrak Musika plazara itzuliko dira kalejiran, Igandea txarangarekin.
- 22:30. Iñurritzan, erromeria Izer eta Alabierrekin.
- 23:00. Hondartzan su artifizialak.
- 23:00. Zakillers eta Humus taldeen kontzertuak, txosnetan. Ondoren, DJ Makala.
- 23:30. Musika plazan dantzaldia, Trikidantz taldearen eskutik.
- 00:00-03:00. Malekoian, alkoholemia proben karpa jarriko dute, Prebentzio zerbitzuak eta Sasoia elkarteak antolatuta.
Ekainak 27, osteguna. San Pelaio bigarrena.
- 05:00. Baratxuri zopa Iñurritza elkartean, Iñurritza Jai Batzordeak eskainita.
- 06:00. Iñurritza auzokoen oilasko biltzaren hasiera, Iñurritza elkartean.
- 12:00. Buruhandi eta erraldoiak, trikitilariekin.
- Aldi berean. Txosnen irekiera, trikitilariekin.
- 13:30. Iñurritzako zelaian oilasko biltzearen amaiera.
- 14:30. Txosnetan herri bazkaria, preso eta iheslariak gogoan. p17:00. Txosnetatik Musika Plazara eta handik Iñurritzara kalejira Sorginbanda batukada taldeak lagunduta.
- 17:30. Iñurritzara kalejira Eghoak txaranga, Imuntzo trikitilari eskola, buruhandi eta erraldoiekin.
- 18:00. Ikastolako kirol zelaian puzgarriak eta apar festa frontoian.
- 18:30- 21:00. Iñurritza Jai Batzordeak ardoa eta gazta eskainiko ditu bere lokalean, musu truk.
- 18:30. Iñurritzan, Irrien Lagunekin Ane eta piratekin parrandan haurrentzako berbena.
- 18:30. Iñurritzan, Irrien Lagunekin Ane eta piratekin parrandan haurrentzako berbena.
- 20:00. ManiFESTAzioa San Pelaiotik txosnetara, Hetero-araua apurtuz gozatu! lelopean.
- 20:30. Erromesen itzulera Iñurritzatik Musika Plazara.
- 22:00. Txosnetan Elektrofesta Hamar Dozena, Rhinus Jaggerman, Ander Azkue eta Elektropeñarekin.
- 22:30. Bertso jaialdia Iñurritzan. Bertsolariak: Alaia Martin, Andoni Egaña, Oier Aizpurua, Iker Zubeldia eta Arkaitz Estiballes. Gai jartzailea: Jon Zaldua.
- Ondoren. Iñurritzan erromeria Eromeria taldearen eskutik.
Ekainak 28, ostirala
- 09:00. Iñurritza elkartetik hasita, txistulariekin goiz eresia.
- Ondoren. Iñurritzako Jai Batzordeak hamaiketakoa eskainiko diete auzoko adinekoei.
- 11:30. Iñurritzako zelaian haur jolasak.
- 14:00. Iñurritza elkartean, oilasko biltzean parte hartu dutenentzat gibel jana.
- 19:00. Iñurritzan Herri Kirol Jaialdia. Joseba Ostolaza harri-jasotzailea, Ernesto Ezpeleta Biurri eta Zubizarreta aita-seme aizkolariak.
- 22:30. Iñurritzan erromeria Dantzaldi taldearekin.
- 00:00. Iñurritzan bandera jaitsiko dute eta festen amaierako txupinazoa bota.
Ekainak 29, larunbata
- 15:00-20:00. Kortazarren, txxakur lehiaketa Club Agility Azkizuk antolatuta.
- 19:00. Aritzbatalde kiroldegian, Euskadiko Ikasleen Orkestraren kontzertua.
Ekainak 30, igandea
- 10:00-14:00. Kortazarren, txxakur lehiaketa Club Agility Azkizuk antolatuta.
- 10:00. Lege Zaharren enparantza, Txirrindularitza Egokituko Txapelketa hasiko dute. Euskadiko Txapelketa eta VI.Nazioarteko Kriteriuma Zarautz Saria jokatuko dira bertan.