Mareen sorrerari buruzko hitzaldia egongo da gaur Zarautzen

Zarauzko Hitza 2013ko ekainaren 18a

Irati Epeldek mareak nola sortzen diren azalduko du gaur, asteartea, Arkamurka natur taldeak antolatuta.  Marea jatorri astronomikoa duen fenomenoa dela azaldu du Epelde zarauztarrak, itsas mailaren aldaketa periodikoa dakarrena. Aldaketa horretan gehien ilargiak eta eguzkiak eragiten dute Epelderen arabera, baina baita beste astro batzuek ere. 21:00etan izango da hitzaldia, Zarautzen, taldearen egoitzan (Santa Marina kalea, 1-2).

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide