Zarauzko Udalak eta Gertek enpresak TAOren prozedura azkartzeko hainbat neurri hartu dituzte

Zarauzko Hitza 2013ko ekainaren 12a

TAOren bulegoaren aurrean, ilarak. Eta hori kritikatuz, antzerkia (Aritz Mutiozabal/Hitza)

Gertek enpresak eta Zarauzko Udalak honakoa adierazi  dute TAOko bereizgarriaren tramitazioan egon diren arazoak direla-eta:

  1. Udalak TAO txartelen tramitazioan uste baino konplikazio gehiago izan direla aitortzen du eta barkamena eskatu die zain egon behar izan dutenei. Astelehenerako Zarautzen erroldatuta dauden ia 10.000 autoetatik 6.000 herritar baino gehiago pasatu ziren bulegoetatik.
  2. Udalak eta TAOren kudeaketaz arduratzen den Gertek enpresak, bitarteko gehiago eta prozedurak azkartzeko bideak jarriko dituzte tramitazioa azkartu eta jasotako eskari guztiei behar bezalako erantzuna emateko.
  3. Zentzu horretan, hainbat aldaketa ere egingo da: eskaera egin baina oraindik bereizgarria eskuratu ez dutenek, hori lortu artean doako txartela hartu ahal izango dute TAO makinetan, euren eremuan aparkatu dezaten. Oraindik eskatu ez dutenekin, eta fase hori guztiz itxi bitartean, jarrera malgua hartuko du Gertekek aparkaleku ordenantza berriari dagokionean.

  4. Bereizgarria jasotzera hilaren 24tik aurrera igaro beharko da bulegotik. Neurri hau, ilarak eta itxarote denbora jaisteko hartu da.  Bitartean, tiketa doan izango dute eskaera egin duten guztiek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide