Zarauzko garapenari buruzko mahai ingurua antolatu dute biharko

Zarauzko Hitza 2013ko ekainaren 12a

Urrian jarri zuen martxan Kultura Sailak Daniel Txopitearen omenezko arte sorkuntzarako beka, eta Garbiñe Pedrosa eta Inhar Agirrezabalek eskuratu zuten. Zarautz arkitekturaren ikuspegitik berrirakurtzeko eta horren harira sortuko den maketa-lorategi bizia sortuko dute. Horren harira, hainbat ekimen ere antolatu dute. Bihar Zarautzen garapenari begira mahai ingurua izango da Sortaldea gunean. Arkitektura, historia eta artearen ikuspegitik Zarautzek azkenengo mendean izan duen garapenaren inguruan hausnartuko dute bertan Xabier Unzurrunzaga arkitekto eta hirigileak, Xabier Alberdi historialariak eta Mari Jose Aranzasti arte kritikariak. 19:00etan hasiko da. Etzi erakusketa bizia Larunbatean, berriz, ontzigintza tradizionalari buruzko Oihanetik itsasora erakusketa bizia izango da ikusgai, 16:00etatik 20:00etara. Bekaren irabazleak maketa-lorategia eraikitzen jardungo dute, eta Albaola Elkarteko kideak belak josten. Bestalde, ontzien eraikuntza prozesua azalduko dute. Sortaldea kanpoan egingo dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide