Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Adela Eguna ospatu zuten atzo Zarautzen. Lege Zaharren Enparantzan hainbat ekitaldi egin zituzten egun osoan zehar, alboko esklerosi amiotrofikoa duten gaixoen Gipuzkoako elkarteari laguntzeko. Jende asko gerturatu zen ekimenera. Bazkaria, esaterako, jendetsua izan zen, eta giro onean igaro zuten eguna.
Krisia dela eta, murrizketak izan dira erreabilitazio zerbitzuetan; logopeda zerbitzua kendu diete, esaterako. Irabaziak eriei eta haien senitartekoei bideratuko dizkiete, «gaixotasun latz honen ondorioak ahalik eta gehien arintzeko». Era berean, gaixotasuna bera eta horrek dakartzan arazoak ezagutaraztea izan da asmoa.