Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bart egindako eurijasagatik Zarautz eta Getaria artean harriak eta lurra erori da bidera, eta Segurtasun Sailak N-634 errepidea ixtea erabaki du.
Ez da moztutako errepide bakarra izan. GI-3440 bidean ere eten dute zirkulazioa, Lezo eta Hondarribia artean. Era berean, ibaien maila igo egin denez, eta gainezka egiteko arriskua dagoenez, goizeko hamarrak eta laurdenean alerta laranja ezarri du Urumea eta Oiartzun ibaietarako, eta alerta oria Oria, Deba eta Zadorrarako.