Urtero bezala, Aste Kulturala antolatu dute Francisco Zurbaran elkarteko kideek. Extremadurako ohiturak eta kultura zabaltzea dute helburu, baita gastronomia, historia eta paisaia ere. Horrekin batera, Extremadura Zarautzera gerturatu eta bizikidetza sendotzeko baliatuko dute aste hori. Extremadurako ardo eta produktuak dastatzeaz gain, mus txapelketa, ipuin kontalaria eta bingo eta kuatrola txapelketak ere egingo dituzte. Aurten, berrikuntza modura, argazkilaritzari lotutako bi ekimen ere izango dira.
EGITARAUA
Maiatzak 31, gaur
22:30. Mus txapelketa. Ohiko sariez gain, lehenbiziko elkarteko kideari ere emango zaio.
Ekainak 2, igandea
12:30. Jardunaldien hasiera.
Ondoren. Mokadutxoa eskainiko diete antolatzaileek bertaratzen direnei.
Ekainak 3, astelehena
19:00. Camino de la plata argazki emanaldia, Isabel Gonzalezen eskutik.
Ekainak 4, asteartea
18:00. Ipuin kontalaria, Lurdes Urbinaren eskutik.
Ondoren. Txokolatada.
Ekainak 5, asteazkena
19:00. 100 urtez argazkilaritza Extremaduran hitzaldia, Goretti Garateren eskutik.
Ekainak 6, osteguna
18:00. Bingo handia adinekoentzat. Irabazleei sariak banatuko dizkiete.
Ekainak 7, ostirala
19:00-20:00. Ardo dastaketa.
22:30. Kuatrola txapelketa. Ohiko sariez gain, lehenbiziko elkarteko kideari ere emango zaio.