Oriotarrek irabazi dute korrikako erronka

Aritz Mutiozabal 2013ko maiatzaren 25a

Oriotarren eta zarauztarren arteko erronka (Aritz Mutiozabal). Orioko Arraun Elkarteak antolatu duen Garagardo Azokaren harira, oriotarren eta zarauztarren arteko korrika erronka jokatu dute gaur goizean, Orioko plazan, eta etxeko taldea izan da nagusi, 26 segundoko aldearekin. 10x10 (hamar lagun bese hamarren aurka) egitekoak baziren ere, 9x9 gin behar izan dute, Zarauzko taldeak azken orduko bajak izan dituelako. Herriko plaza eta ingurua pista bihurturik, zirkuituari hiru itzuli eman dizkiote, 900 metroko distantzia ahalik eta azkarren korrituz. Parte-hartzaileak, Oriokoak horiz eta Zarauzkoak urdinez, binaka lehiatu dira; hau da, taldeko korrikalri bat beste taldeko korrikalari baten aurka. Parte-hartzaile guztien denborak batu dituzte irabazlea erabakitzeko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide