Sorginak taldeak, Bilgune Feministak eta Azkoitiko Emakumeen Mahaiak egin dute deialdia biharko, ostirala. Elkarretaratzeak 19:00etan izango dira hiru herrietan, herri bakoitzeko udaletxe aurrean. Goizean jakinarazi du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak 26 urteko emakume bat hil dutela goizaldean Laudion; Amagoia Elezkano da hildakoa. Ertzaintzak 49 urteko gizonezko bat atxilotu du, hildakoaren bikotekidea.