Zazpigarren urteurrena ospatzen hasia da jada Arraio Irratia

Aritz Mutiozabal 2013ko maiatzaren 22a

Zarauzko Arraio Irrati libreak 7 urte bete zituen astelehenean, eta urteurrena ospatzeko, aurten ere hainbat ekitaldi antolatu dute. Herenegun irratsaio berezia eskaini zuten, eta atzoastearte bidaiariak hitzaldia. Bihar, Gasteizko Hala Bedi irratiko lagunekin solasean ariko dira, 19:30ean, Putzuzulon. Larunbatean, egun osoko urteurren festan  murgilduko dira. 12:00etan, pilota eta pala partidak jokatuko dituzte Frontoi Txikin,  Izerditan Blai irratsaioaren eskutik. 14:30ean, lagunarteko bazkaria egingo dute Putzuzulon, eta bazkalostean, Jon Plazaolaren bakarrizketa saioa izango da, eta Imanol Magoaren ikuskizuna. Arratsean, poteo musikatua, eta 20:30ean, Louri omenaldi festa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide