Baserritarren produktuak salgai, San Isidro Azokan

Urola Kostako Hitza 2013ko maiatzaren 20a

San Isidro Azoka egin zuten atzo Zarautzen, lehen aldiz, baserritarren lana aitortzeko. Hala, nekazariek produktuak salgai izan zituzten 10:00etatik 14:00etara, Lege Zaharren Enparantzan; barazkiak, gazta eta txakolina, besteak beste. Animaliak ere egon ziren ikusgai, eta eguraldia euritsua izanagatik ere, jende ugari gerturatu zen azokara.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide