Jalgi dantza taldea
Zarauzko Santa Marina auzoan euriak ez du festa zapuztu, eta auzotarrek karpak eta bestelakoak jarri dituzte, ekitaldiak aurrera eraman ahal izateko. Jalgi dantza taldeak aterpean eskaini du emanaldia, eta toka txapelketa ere ez dute bertan behera utzi.
Arratsaldean Kukulu batukada taldeak saioa eskainiko du zazpietatik aurrera, eta gauen Laiotz taldearen kontzertua izango da.
Bihar, goizeko hamaiketan XXXVI. Marrazki eta Pintura Lehiaketa izango da, 13:00etan patata tortilla lehiaketa, eta 17:30ean haurrentzako Martin Xalabardu emanaldia. Euria eginez gero, Gaztelekuan izango da saioa. Ondoren, sei urte arteko umeek moto eta patinete karrera egingo dute, eta amaieran txokolatea banatuko dute auzoan.
Astelehenean jarraituko du festak, eta asteartean amaitu, Santa Marina egunean.
Toka Txapelketa Santa Marinan