13-05-16_Arkupean-web
Musika Errebolta Feminista jardunaldietan bideo proiekzioak, mahai-inguru bat eta kontzertuak egingo dituzte Putzuzulon. «Musika iraultzailean» emakumeak duen papera izango dute hizpide parte-hartzaileek. Antolatzaileetako batzuekin izan da HITZA.
Bilgune Feministako Miren Arangurenek eta Pottors ta Klito musika taldeko Ainara Sarasketak eta Leire Kortaxarenak esan dutena irakurtzeko, klikatu hemen.
Sarasketa, Kortaxarena eta Aranguren, jardunaldiaren kartelarekin (Onintza Lete Arrieta/Hitza)
Egitaraua
Maiatzak 17, bihar
- 19:00. Proiekzioak. From the back of the room (Riot Grrrl) eta Sex &Pop. Piskolabisa.
Maiatzak 18, larunbata
- 11:00. Umeentzat jam session-a. Musika tresnak gaztetxean bertan egongo dira.
- 16:00. Neskentzat jam session-a. Musika tresnak gaztetxean bertan egongo dira.
- 18:00. Mahai-inguru eztabaida: Emakumeen papera musikan. Bi galdera nagusi egongo dira: Zergatik musika urratzaileek ez dituzte sexu bereizkeriak gainditu? eta Zein izan da emakumearen papera hardcore-punk eszenan?
- 22:00. Kontzertuak. Hiru talde ariko dira: Conejillas Vill (tetapunk), Shockasalto (punk-rock) eta Pottors ta Klito (pottorsmusik). Ondoren, DJ Korta y Pega.
*Kontzertuetako sarrerak 4 eurotan egongo dira salgai. Ekitaldi guztiak Putzuzulo gaztetxean izango dira.