Sanisidroak, herriz herri

Nerea Uranga 2013ko maiatzaren 10a

2009ko Getariako sanisidroetako irudi bat (Onintza Lete Arrieta/Hitza) Azkoitia, Madariaga auzoa Maiatzak 10, gaur. -21:30. Mus Txapelketa, Otarre jatetxean. Izena Otarren bertan eman behar da eta bikoteko 20 euro ordaindu behar dira. Txapelketako irabazleek 400 euro eta txapelak jasoko dituzte; bigarren gelditzen direnek, 200 euro eta Etxez harategiko oparia. Maiatzak 11, bihar. - 11:00. Meza. - 11:45. Pilota partidak. - 13:00. Auzotarren arteko herri kirolak. - 14:15. 1933. urtetik aurreko auzotarrei omenaldia. - 14:30. Bazkaria. Entsalada eta zezen gisatua. - 17:00. Pintura tailerra. - 18:30. Zelai Luzeren animaliak. - 20:30. Afaria, Otarre jatetxean. Haurrek 10 euro eta helduek 21 euro. Aurrez izena eman behar da 943-85 37 56ra deituta. Loidisaletxe eta Sebastian Lizaso bertsolariak eta Izer eta Litxurdixo trikitilariak. Maiatzak 15, asteazkena. San Isidro eguna. - 11:00. Meza. - Ondoren. Hamaiketakoa. Azpeitia, Aratzerreka auzoa Maiatzak 10, gaur. - 19:30.Txupinazoa, festei hasiera emateko. - 20:00. Poteoa. - 21:00. Afaria. - Afalostean. Erniarraitz Bertsozale Elkarteko Josu Oiarzabal Xenpelar eta Ander Urbieta Lazkao Txiki bertsolariak eta Hitzeder eta Lidia soinu-jotzaileak. - 03:00. Baratzuri zopa-jana. Maiatzak 11, bihar. Atxur festie. - 09:30. Etxafuegoak. - 10:00. Mendi ibilaldia: Izazpi-Pagotxeta-Samiño. Bueltan, salda eta haragi egosia. - 18:00. Sanisidrotako feria ikuskizuna, Aratzerrekako Goiko plazan. Lopeneren zezenak toreatuko dituzte: Jabier Niño de Ibarrola torero lanetan eta bere koadrila osatzen Txikiye de la Kapea banderilakin eta Loiolako Santxo Pantza pikadore etxeko astoarekin. Nahi dutenek ikuskizunean parte hartzeko aukera izango dute. Ikuskizuna bukatutakoan, zezen txikiak eta poniak. - 20:00. Pintxo-potea. - 21:00. Afaria. Afari buelta alaituz Iñigo Galdos eta Ainara trikitilariak. - 22:30. Kontzertua, Aratzerrekako frontoian. Gaitze eta Amamantzako guapuek taldeek joko dute eta Referee disko-jortzailearen saioa izango da. - 01:00. Hiru arrautza egosi nork azkarrago jan lehiaketa, irensten laguntzeko nahi den edaria. Maiatzak 15, asteazkena. San Isidro eguna. - 09:00. Suziriak. - 12:00. Meza nagusia eta biterreoa. - Egun osoz, Aritz Garmendia eta Txibiltar trikitilariak. - 14:30. Bazkaria. - 20:30. Mami-jana eta afaria. Errezil, Erdoizta auzoa Maiatzak 15, asteazkena. San Isidro eguna. - 12:00. Meza, Erdoiztako baselizan. - Ondoren, bazkaria. Oilaskoa eta arkumea. Bazkarirako erreserba egiteko telefonoa: 943-81 03 69. Bazkalondoan trikitilariak. - 20:00. Afaria, trikitilariekin. Getaria, Meaga auzoa Maiatzak 11, bihar. - 17:00.Festen hasierako suziria. - 17:00. Gorriti eta bere abereak. - 17:00. Txokolatea eta opilak. - 21:00. Julio Soto eta Iker Zubeldiarekin bertso afaria. - 00:00. Dj Zalaparta eta Dj Salbera. Goizaldean txokolatea eta opilak. Maiatzak 12, igandea. - 11:30. Meza. - Ondoren. Gure Txeru haur dantza taldeari eskertza. - Gero. Esku pilota partidak: Kajuategi anaiak Iribar eta Alberdiren aurka; Pala txapelketa: Etxarri eta Paredes Lertxundi eta Etxaberen aurka. -Aldi berean. Maitane eta Jone trikitilariak; txerriki errea eta sagardoa. - 17:00. Askizu eta Meagan arteko errebantxa: artoa aletzen, Fardo garraioan, Lokotxa biltzen, trontzan, harri jasotzen, marmitak eramaten, zaku bizkarretan eta sokatiran. Maitane eta Jone trikitilariek girotuta. Maiatzak 15, asteazkena. San Isidro eguna. - 11:30. Meza eta prozesioa. Larrartetar Agustinari omenaldia egingo diote. - Ondoren. Itsaso eta Irune trikitilariak. - Aldi berean. Txakolin dastaketa eta txerriki errea. - 14:00. Omenduekin auzoko adinduen bazkaria, Itxaso eta Irune trikitilariekin. - 22:00. Izen eta Alabier trikitilariekin erromeria. Zarautz Maiatzak 15, asteazkena. San Isidro eguna. - 10:00. Meza Frantziskotarren elizan. - Ondoren. Hamaiketakoa, Euskalduna tabernan. Asteazkena da maiatzaren 15a, San Isidro Eguna. Baina Azkoitiko Madariagan, Azpeitiko Aratzerrekan eta Getariako Meagan asteburuan ere ospatuko dituzte festak. Zarautzen eta Errezilgo Erdoizta auzoan San Isidro egunea bertan ospatuko dute. Azkoitiko Madariaga auzoan gaur mus txapelketarekin hasiko dituzte festetako ekitaldiak. Bihar, berriz, goizetik gauera bitartean izango dute jaia. Getariako Meaga auzoan, berriz, bihar goizean hasiko dituzte auzoko festak. Kirola eta jaia uztartuko dituzte bihar, etzi eta asteazkenean. Erdoiztako sanisidroetan, bazkaria (Nerea Uranga/Hitza) Aratzerrekan indartuta Azpeitiko Aratzerrekan urteroko ekitaldiez gainera, festei indarra emateko asmoz, ekitaldi berriak antolatu dituzte sanisidroen harira. Gaur suziriekin hasiko dituzte festak bertan, eta iluntzerako Erniarraitz Bertsozale Elkarteko bertsolariekin eta trikitilariekin girotuta antolatu dute afaria. Biharko, berriz, lehenengo aldiz Atxur Festie antolatu dute egun osoz. Festa eguna sasoiko hasteko, urtero ohi bezala, mendi ibilaldia antolatu dute. Arratsaldean, berriz, auzotarrek eurek prestatuta ikuskizuna egingo dute auzoan bertan, Lopeneren zezenekin. Iaz egin zuten aurreneko aldiz, eta arrakasta izan zuenez, aurten ere egitea erabaki dute. Ondoren, zezen txikiak eta poniak izango dira. Bihar gauean, gainera, kontzertua izango da Aratzerrekan. Gaitze eta Amamantzako guapuek taldeek joko dute auzoko jaietan eta ondoren DJ Referee ariko da. Gainera, aurten aurreneko aldiz Azpeititik Aratzerrekako festetara autobus zerbitzua jarriko du, Azpeitiko Udaleko Festa Batzordeak. Azpeititik anbulatorio aurretik irtengo dute autobusek 17:00etan, 20:00etan eta 22:00etan. Aratzerrekatik Azpeitira itzultzeko autobusak, berriz, 20:30ean, 02:00etan eta 05:00etan izango dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide