Mundumob dantza entsegua egingo dute gaur, ostirala. Gaztelekuan izango da, 18:00etatik aurrera. Gipuzkoa Zero Zaborrek antolatutako «iraunkortasunaren aldeko ekintza» bat da, eta oinarrian kantu koreografiatu bat du. Besteak beste, Jon Maiak eta Ines Osinagak hartu dute parte kantuan, eta Mikel Erguinek sortu du koreografia.