Agerraldiko une bat (Amaia Ventas/Hitza)
Ekhiñe Eizagirreren atxiloketa salatu eta aska dezatela eskatuz burrunbada egin berri dute gaur arratsaldean Zarautzen. Horren aurretik agerraldi bat egin dute, Bilduk deituta, Zarauzko udaletxe aurrean. Dozenaka lagun bildu dira bietan.
Bilduk uste du herriko eragileen eta mugimenduen artean «gatazka eta bere ondorioak gainditzea eta konpontzea lehentasun politikoa eta soziala» izan behar duela. «Eta konpromisoak erronkaren eta amaierako helburuaren maila berean egon behar dute. Eta azken helburu hori bakea da». Hori adierazi dute agerraldian. Ostiral honetan Ekhiñe Eizagirreren atxiloketa salatzeko manifestazioa egingo dute, 20:00etatik aurrera.
Burrunbada kaleetan zehar (Amaia Ventas/Hitza)