Txiki eta Otaegiri Zarautzen plaza eskaintzea eskatu du Ahaztuak elkarteak

Zarauzko Hitza 2013ko maiatzaren 8a

Ahaztuak 1936-1977 Elkarteak Zarauzko Udalari eskatu dio Jon Paredes Txiki eta Angel Otaegiri plaza bat eskaintzeko Zarautzen eta bertan horien omenezko monolitoa jartzeko. Izan ere, Txiki zarauztarra eta Otaegi nuarbetarra, ETAko kideak biak, eta Jose Luis Sanchez Bravo, Ramon Garcia Sanz eta Humberto Baena FRAPeko kideak 1975ean Frankismoaren azken fusilatuak izan ziren. Ahaztuak Elkarteak jakinarazi du pasa den astean Zarauzko Udalean aurkeztu zutela Paredesi eta Otaegiren omenez plaza bat izendatzeko eskaera formala. Horretaz gain, Otaegiren jaioterrian, Azpeitiako Udalean eskaera bera egingo dute. Eizagirre eta beste bost lagun Ahaztuak 1936-1977 Elkarteak espero du Zarauzko Udalak gaia datorren astetan aztertzea. Erantzuna baiezkoa izango balitz, datorren irailaren 27an, Gudari Egunean plaza eta monolitoa inauguratzeko lehenbailehen lanean hastea eskatuko diote Zarauzko Udalari. Izan ere, egun horretan Txiki eta Otaegi fusilatu zituztela 38 urte beteko dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide