Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa egingo dute ostiralean Zarautzen

Urola Kostako Hitza 2013ko maiatzaren 8a

Artxiboko irudi batean, bertsolari gazteak txapelketan Ostiral honetan, Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketako bigarren kaporaketa jokatuko dute Zarautzen. Arratsaldean, 15:00­etatik aurrera, bertsopaper lehiaketa egingo dute Oteitza Lizeoan. Ondoren, 16:00etan, bat-bateko saioen txanda izango da. Gaztetxoetan lau talde ariko dira: Zarautz A, Zarautz B, Itziar eta Oikia. 15 eta 18 urte bitartekoen mailan zazpi bertsolari ariko dira: Jon Ander Iriondo eta Oier Etxeberria azpeitiarrek, Danel Olano getariarrak, Unai Sarasua oikiarrak, eta Markel Eizagirre, Amaia Urbieta eta Paul Beitia zarauztarrek, alegia. Saioaren aurkezlea Maite Aizpurua izango da, eta Martin Aramendik, Maite Sukiak eta Aitzol Astigarragak osatuko dute epaimahaia.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide