Epaimahaiaren saria ere Skasti talde zarauztarrarentzat izan da. Aurrena entzuleena jaso zuen, eta ostiralean Gaztearen XXII. Maketa Lehiaketa irabazi zuen. Historian lehenengo aldiz bi sariak talde berak jaso ditu. Dirutan 2.000 euro, materialarentzat 3.000 euro eta aurtengo Bilbao BBK Live jaialdian jotzeko aukera izango du.
Hemen ikus daiteke taldearen bideoa.