Gaur egun osoan zehar I. Euskal Zirko Topaketa ospatu da Zarautzen eta haur eta helduei zuzendutako ekimen ugari antolatu dituzte horren baitan. Antolatzaileek azaldu dutenez, helburua "euskaraz hitz eginez zirkoaz gozatzea" izan da eta "oso harrera ona" izan du ekimenak zarauztarren eta Putzuzulo Gaztetxera hurbildu direnen artean. "Haur, gazte eta helduek oso ondo pasa dute tailerretan eta zirkoa herritarrengana hurbiltzea lortu dugu".