Partidak
- Alebin neskak, 5. maila. Salleko BN- Salleko CN.
- Alebin mutilak, 5. maila. Antoniano 5 AM- Orokieta 5 DM.
- Alebin neskak, 6. maila. Lardizabal N- La Salle BN.
- Alebin mutilak, 6. maila. Iturzaeta 5-6M- La Salle AM.
- Senior neskak, Liga. Kupela taberna- Aranola lehioak.
- Senior mutilak, Liga. Asti pinturak- Kosta Hortz klinika.
(Aritz Mutiozabal/Hitza)
Bihar jokatuko dituzte Hondartzako 69. Futbol Txapelketako finalak. Zazpi hilabetez lehian jardun ostean, denboraldiko partidarik garrantzitsuenez gozatzeko aukera izango dute herritarrek, hondartzan. Eskola maila—Aia, Getaria, Orio eta Zarauzko ikasleak— zein senior mailan lehiatuko dira, denboraldia amaitzeko. Txapelketaren baitan, XIX. Juan Irigaray Liga jokatuko dute Kirkilla eta Itxaski tabernakoek, eta Kirkila estilistak eta Zubi Ondo erretegiko kideek, aldiz, IX. Nesken Emilio Olazabal Kopa Kopa.
10:45ean hasiko dira partidak. Kanpo markaketa, berriz, 09:15ean egingo dute Queens, Pub Dada eta Lagunak erretegia taldeetako kideek. Zelaiak Abetak jasoko ditu, 12:30ean.