Lan akordioa sinatzeko eskatu dute Bidelaneko langileek gaur goizean

Amaia Ventas Aldabaldetreku 2013ko apirilaren 17a

Gaur goizeko protesta Zarauzko autobideko ordainlekuan (Amaia Ventas/Hitza) Bidelaneko langile batzordekoek elkarretaratzeak egin dituzte  goizean zein arratsaldean Zarauzko ordainlekuan, enpresari lan hitzarmena sina dezan eskatzeko. 2012ko ekainetik Bidelanek eta langile batzordeak akordioa hitzartuta  dutela jakinarazi dute, baina oraindik ez dutela sinatu: «Iaztik ez dugu soldata igoerarik izan. Bidelanek dio ez dela bere ardura eta Bidegik—autobidearen jabea—, berriz, Bidelani dagokiola hori konpontzea». Hori dela eta, bi enpresen arteko arazoan kaltetuak langileak eurak direla salatu dute: «Arazoa lehenbailehen konpontzeko exigitzen diogu Bidelani». Erantzunik jaso ezean, mobilizazioak indartzea aztertuko dute langileek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide