Hegaztiei eta haien kantuei buruzko ikastaroa, bihar

Amaia Ventas Aldabaldetreku 2013ko apirilaren 9a

Pello Izkeaga ornitologo zarauztarrak hegaztien eta haien kantuen inguruko ikastaroa emango du bihar, asteazkena, Arkamurka natur taldearen egoitzan (Santa Marina kalea, 1).  Txori ezberdinen irudiak zein kantuak erakutsiko ditu, parte-hartzaileek askotariko txoriak ezagutu ditzaten. Igandean, berriz, mendi buelta egingo dute ikastaroan ikasitakoa praktikan jartzeko. Ikastarora joan aurretik trebatu nahi duenak www.bird-songs.com/indexes.htm webgunea bisita dezakete.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide