Zirku italiarrak euskaraz ere egingo du gaurtik astelehenera

Zarauzko Hitza 2013ko martxoaren 22a

Ezkerretik hasita Sonia Miranda, Gari Berasaluze eta Marco Jackson (Argazkia: Zarauzko Udala) Gaurtik (ostirala) astelehena bitartean Zarauzko Iñurritza auzoan ikusgai izango den Rossi anaien Il Circo Italiano zirku italiarrak  euskarazko aurkezlea izango du saio guztietan. Zirku italiarrak Zarautzen emanaldiak egiteko baimena eskatu zuenean, udaleko Kultura Sailak zenbait baldintza eskatu zizkion. Besteak beste, herrian jarritako publizitate paneletan euskara kontuan hartzea eta emanaldietan aurkezleak euskaraz ere jardutea. Zirkukoek onartu egin zuten, eta gaur eman dute horren berri Sonia Miranda barakaldoarrak eta zirkuko zuzendari artistikoak eta Gari Berasaluze Euskara eta Kultura zinegotziak. Informazio gehiago Zuzarautz.info webgunean. Erreportajea-zirkua barrutik

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide