Herriko hainbat langilek eta elkartek euskal prentsari egindako ekarpena aitortuko du Zarauzko Udalak ostegunean. Modelo aretoan izango da ekitaldia, 19:00etan. Eta zarauztar guztiak daude gonbidatuta.
1929ko martxo-apirilean
Euzkadi aldizkarian argitaratutako artikulu sorta batean azaldu zuen Lizardik euskarazko egunkariari buruzko proiektuaren nondik norakoa. Atalez atal, erredakzioak non, kazetariak nolako, dirua zertan… egitasmo ezin zehatzagoa zen.
Bai deituko zen, eta hamar-hamabi mila ale sal zitezkeela zioen. Hiru mila harpidedun baino ez ziren behar, «iru milla lagun zintzo euskotasunaren gaizkakunderako».
Ordutik, hainbat gorabehera, ahalegin, eta egitasmoren aterkipean, prentsak aurrera egin du.
Ostegunean, martxoaren 21ean beteko dira, hain zuzen ere hamar urte, hilabete bat eta egun bat Guardia Zibilak, Auzitegi Nazionaleko epailearen aginduz,
Euskaldunon Egunkaria itxi, eta zuzendaritzako kideak atxilotu, torturatu eta kartzelaratu zituenetik. Kolpe gogor hari ere indartsu erantzun zioten zarauztarrek.
Zarauzko Euskaltzaleak, Zarauzko Egunkaria Sortzen eta Zarautz Egunkariaren Alde elkarteek, Iñaki Uriak, eta
Egunkaria-ko langile zarauztarrek jasoko dute Udalaren esker ona, besteak beste.