Orioko kultur etxea leporaino bete zuten Uema Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea osatzen duten
udalerrietako udal ordezkariek larunbatean. 10:00etan hasi zen
batzar nagusia, eta beste bost herri (Zarautz, Tolosa,
Lekeitio, Munitibar eta Lesaka) onartzeaz gain, erakundearen ildo
berria onartzea zen helburua.
Eguerdian egin zuten ekitaldi instituzionala. Bertan adierazi zutenez, Zuzendaritza
Batzordearen babesean, Maren Belaustegi (Uemako lehendaria)
eta Jon Abril (Zuzendaritza Batzordeko kidea) arduratu dira
erakundearen norabide berriaz.
Hainbat instituzio eta
euskalgintzako ordezkari izan ziren ekitaldian, Uemari babesa emateko.
Gonbidatuen artean ziren, besteak beste: Eusko Jaurlaritzako Hizkuntz Normalizaziorako zuzendari Gotzon lobera,
Gipuzkoako Foru Aldundiko Eskara zuzendari Igor Etxaburua, Kontseiluko ordezkari Iker Solabarria, Behatokiko ordezkari Garbiñe Petriati eta AEKko ordezkari Mertxe Mujika.